Altxa burua lehendakaritzan
2026 ko Urriak 6an Lehendakaritzan izan ginen Imanol Pradales Lehendakaria, Nerea Melgosa eta Begoña Pedrosa Sailburuekin gure ekimen eta proposamenen berri emanez.
2026 ko Urriak 6an Lehendakaritzan izan ginen Imanol Pradales Lehendakaria, Nerea Melgosa eta Begoña Pedrosa Sailburuekin gure ekimen eta proposamenen berri emanez.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako familiak, irakasleak eta osasun arloko profesionalak elkartu ziren jardunaldian. Bertan, DOITU programa pilotua eta ikasle bakoitzeko Chromebook bat eredua aztertuko duen ikerketa independente aitzindari bat aurkeztu ziren. EHUk Eibarren duen campusak hartu zuen atzo, urriaren 3an, Altxa Buruaren II. Topaketa. 250 pertsonatik gora bildu ziren: familiak, hezkuntza komunitateko kideak, osasun arloko
250 pertsonatik gora elkartu dira Eibarren Altxa Buruaren II. Topaketan Read More »
Pantailak eta haurren osasuna: ebidentzian oinarritutako jardunaldia Bizkaiko Medikuen Elkargoan Ekainaren 3an, Bizkaiko Medikuen Elkargoak eta Altxa Burua Bizkaiak antolatutako jardunaldian, haur eta nerabeen osasunean gailu digitalen erabilerak duen eragina aztertu zen, ebidentzia zientifikoan oinarrituta. Jardunaldian Altxa Burua Bizkaiaren lana aurkeztu zen, eta Mirene Beriain pediatrak gaur egungo gomendio nagusiak azaldu zituen: pantailen erabilera goiztiarrak
Seiurte, HiSuTaKe et aPirritx Porrotx eta Marimototxek ‘Altxa Burua’ abestiak egin dituzte, eta hementxe bildu dizkizuegu. SEIURTE – Altxa burua ALTXA LAGUNZENBAT EGUNGERATU DIRA ATZEANBURUMAKUR IBILI GAREN ARTEAN HITZA HARTULOTSA GALDUEGIN DEZAGUN BIDEAAPURTU ITOTZEN GAITUEN SAREA ZULO BELTZETIK ATERA ALTXA BURUA, ALTXAGURE AURREAN DAUKAGU MUNDUAALTXA BURUA, ALTXAGURE ESKURA DAUKAGU GUZTIA PANTAILA HOTZLEKU ARROTZZATOZ GUREKIN BATERAGURE
‘Zerua lapurtu dute!’ ipuin ilustratuaren diskorako abestiaren bideoklipa bidali digute. ‘Altxa burua…Hor duzu zerua!Altxa burua…Lagunak ere hor dituzu!“Altxa burua!” bideoklipa duzu hau, “Zerua lapurtu dute!” ipuin-ilustratuaren diskoan aurkituko duzun abestiarekin, lagun talde bikainaz elkarkanean osatua.Zeru urdin infinitua, lagun asko eta askeak dituzu eta…ALTXA BURUA!’ Eskerrik asko koadrila! Maite zaituztegu pila-pila! https://www.katxiporreta.eus Hitzak: Leire Bilbao Musika:
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere, ‘Altxa burua’ Read More »
2024. urteko kanpaina onenaren Argia Saria jaso du Altxa Buruak “Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz-eskola eta herriz-herri egindako lanagatik, lortutako emaitzarengatik, eta ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik”, kanpaina onenaren aurtengo Argia Saria guraso taldeek osatutako Altxa Burua ekimenari eman digute.Altxa Buruaren ordezkari Miren Ros (Zarautz) eta Izaskun de Miguel-ek (Usurbil) jaso dute.
Donostiako Altxa Burua plataformak, Donostiako Udalarekin batera “Gurea erabili dezakezu” pegatina kanpaina jarri du abian
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailari gutunak bidaltzeko kanpaina abian jarri dugu. Eskaera argia da, smartphoneen erabilera haur eta nerabeetan lege bidez erregulatua izan dadin. Hiru ekintza planteatzen ditugu; Hezkuntza sailera eskutitza bidali Arautegi bat sortzea eskatuz, eskola mugikorrik gabeko arnasgunea izan dadin. Honen onurei buruzko ebidentzia sendoa da. Ikasguneetako langileei babesa emateko beharrezkoa.Eskutitza eta
Hezkuntza eta Osasun Sailari gutunak eta sinadura kanpaina Read More »
Hemen dituzue eskoletan jartzeko kartelak: Kartela JPG formatuan eta A3 tamainan Kartela PDFn eta A3 tamainan Kartela PDFn eta A4 tamainan Kartela bertsio moldagarrian. Trazatua EPS formatuan
Saltoki eta udal eraikinetako telefonoa erabiltzeko egitasmoa duzue honako hau. Pegatina identifikagarria ikusten dutenean, haurrek eta nerabeek jakingo dute bertako telefonoa erabil dezaketela behar duten deia egiteko. https://www.argia.eus/albistea/mugikorra-izateko-adina-atzeratzeko-borrokan-herria-inplikatzea-lortu-dute-tolosan https://karkara.eus/orio/1703152643959-altxa-burua-orio-taldearen-kanpaina-martxan-dago Zuen herrietan martxan jarri nahi? Hemen baduzue martxan jartzeko materiala: Gurea erabil dezakezu -Materiala