Donostiako Altxa Burua plataformak, Donostiako Udalarekin batera “Gurea erabili dezakezu” pegatina kanpaina jarri du abian. Ekimen honen bitartez, gure seme-alabek dei bat egiteko beharra izanez gero, pegatina ikusten duten guneetan lasai asko eska dezakete deia egiteko aukera. Kanpainaren helburua, telefono mugikorrak emateko ‘beharra’ atzeratzen laguntzea da.
Pegatinak hiriko auzo ezberdinetako denda, kafetegi, udal eraikin, kultur etxe eta polikiroldegietan jarri dira (taberna eta joko aretoak kanpainatik kanpo geratu dira).
Zuen herrietan martxan jarri nahi? Hemen baduzue martxan jartzeko materiala: Gurea erabil dezakezu -Materiala