Hasiberrientzako gida orokorra

Gida honek lagungarri izan nahi du talde berri bat sortu nahi duten kideentzat.

Puntuz-puntu, talde berri bat sortzerakoan gomendio eta jarrabide ezberdinak bildu ditugu.

PDF formatuan inprimatu eta banatu ahal izateko badugu gida bat, lagungarri izan daitekena. Pantaileratako prestatutako aurkezpen formatuan ere deskarga dezakezu. Existe también una versión en castellano de la guía para imprimir.


1. Ikastetxean edo herrian hitzaldi edo bilera orokor bat antolatu: 

Teknologia eta bereziki mugikorren inguruko kezka guraso guztiok dugu. Normalean, gurasoak parkean edo ikastetxean gai honi buruz hitz egiten dute eta beti taldetxo batek pausu gehiago emateko gogoz egoten da. Zailtasuna, ordea, nola hasi daitezkeen izan ohi da eta horretarako gida hau.


Aurreneko pausua, guraso talde horrek bere kezka eta nahia bere gertuko inguruan zabaltzea da; normalean, ikastetxe mailan eta herri txikietan, herri-mailan.
Horretarako, eraginkorrena, hitzaldi, tertulia edota bilera bat deitzea da gaia lantzeko asmoz. Saio horrek 3 helburu izango ditu:

  • 1.- Zer-nolako interesa eta babesa dagoen ikusi.
    Orokorrean, guraso talde baten interes eta kezkatik sortzen da mugimendua baina garrantzitsua da bere inguruan pertsona gehiagok bat egiten duten ikustea. Proiektua epe luzekoa da eta leku bakoitzean jende-kopuru baten onespena izatea ezinbestekoa da.
  • 2.- Formakuntza, sentsibilizazioa, partekatzea.
    Aurreneko saio honetan gaiaren inguruan informazioa jasotzea garrantzitsua da, gurasoak ebidentzia zientifikoek zer dioten ikus dezaten, argudioetan jantzi daitezen eta gaiaren garrantziaz jabetu daitezen. Norberaren erabileraren inguruan hausnarketa egin eta erabilera osasuntsuago baten alde erabakiak hartzen joateko momentua da; gurasoak bait gara eredu.
    Era berean, izan ditzaketen zalantza, kezka eta iritziak partekatzeko tokia eskaintzen da, elkar-entzun eta saretzeko helburuarekin. Komunitatea sortu.

2. Talde Eragilea elkartu eta helburuak finkatu: 

Pantailen erabilera egokia sustatu eta arriskuez kontzientziatu:  

  • Helduok eredu gara – sentsibilizazio-saioak norberaren erabileraren inguruan.
  • Praktika onen dekalogoak eskuragarri denontzat – Dekalogoak
  • Mugikorra nola eman gazteei – Gomendioak
  • Mugikorra duten gazteekin arauak finkatu – Kontratua
  • Ikasle, irakasle eta familientzat formakuntzak antolatu.
  • Familientzako informazioa eta laguntza eskaintzea – altxaburua.eus
  • Sare Sozialen arriskuez berri eman – mugikor propioa izan aurretik, haurrek zenbait sare sozial erabiltzen dituzte etxeko tabletatik, ordenagailutik… (Snapchat, Whatsapp…)
  • Bideo-jokoen arrisku eta berezitasunei buruzko formakuntza

. Aurreneko mugikorraren erosketa atzeratu:  

Gazteek aurreneko mugikorra izateko momentua atzeratzea ezinbesteko helburua da. Ebidentziak argi uzten du gaztetxoen garunaren garapenean nolako eragina duen eta prozesu horri denbora eman behar zaiola mugikor batek eskaintzen dituen aukera horiek gure onerako erabil ahal izateko eta arriskuez babesteko.

  • Behin egoera jakinik, helburu hau zein mailatan proposatuko den zehaztu beharra dago. Orohar, LH4-DBH2 mailatan finkatzen da.
  • Hurrengo pausua, konpromisoak lortzea litzateke; beste gurasoekin batera, mugikorra ematearen momentua atzeratzeko adostasunak lortzea – hurrengo atalean zehaztuta.

3. Finkatutako helburu bakoitzarentzat, ekintza-plana zehaztu:


Pantailen erabilera egokia sustatu eta arriskuez kontzientziatu

  • Tailer edota hitzaldiak antolatu: Teknologiaren erabilera egokia nola bultzatu, gurasoen kezkak elkarbanatzeko espazioa eskaini, pantailen erabilera haurren garapenean nolako eragina duen azaldu,…
  • Triptiko/dekalogoak banatu: Oinarrizko arauak eta gomendioak. Hemen eredu batzuk
  • Guraso esperientziadunekin kafe-tertulia bat egin: Gurasoen ikuspuntua  partekatzeko. 
  • Informazio eta difusio kanala ireki: Jendea animatu sartzera eta  informazioa zabaltzera. 
  • Aurrekoarekin batera, Gipuzkoako Altxa Buruak Telegramen duen kanalean talde eragileko ordezkari bat sartu eta handik ere elika daiteke lekuko difusio-kanala.
  • Gaiaren inguruko bibliografia eskaini. Informazio gehiago
  • Ikastetxea, liburutegia, kiroldegia, parkea… haurrak dabiltzan espazioak mugikor gabeko arnasgune bilakatzeko kanpaina egin. Mugikorrik gabeko arnasgunea
  • Herriko merkataritza-guneetan “Gurea erabil dezakezu” kanpaina martxan jarri. Gurea erabil dezakezu
  • Herriko aisialdi eta kirol-elkarteekin elkarlana, gazteek mugikor propioa izateko beharra ez izateko bere arteko harremanetan: jakinarazpenak, entrenamendu-aldaketak,…)

Aurreneko mugikorraren erosketa atzeratzeko: 

Beste gurasoekin konpromisoak lortu behar dira, taldearen indarra ezinbestekoa da. Horretarako, guraso horiekin gaia landu beharra dago:

  1. Aurrez-aurre, guraso bakoitzaren seme/alabaren lagunen gurasoekin. Gaia atera ahal denean eta gertutasun horretatik, aliantzak lortu.
  2. Ikastetxe bakoitzean, maila bakoitzeko gurasoekin konpromisoak bultzatu. 2 eratara egin daiteke:
  • Aurrez-aurreko bilera batean.
    Tertulia edota hitzaldi bat aprobetxa daiteke, bukaeran bere seme/alabei mugikorrik ez erosteko hautua egiteko moduan dauden galdetuaz.
    Ahozko konpromisoa litzateke eta ondoren, maila guztiari formulario baten bitartez konpromiso hori berresten duten ala ez galdetuko litzateke. Eredua hemen
    Aurrez-aurre egoteak asko laguntzen du, bakoitzaren kezkak elkarbanatzen direlako eta beste gurasoak bertan ikusita, sarea indartzen delako.
    Alde ahula, batzuetan guraso gutxi bertaratzen direla; baina esperientziak zera dio: nahiz eta fisikoki joan ez, askok bat egiten dute konpromisoarekin eta formularioaren erantzunak positiboak izan ohi dira.

Aipamen bereziak formularioaren inguruan:

  • Anonimotasuna. Talde gehienek anonimotasunaren aldekoak dira, baina badira gutxi batzuk izen-abizenekin bidali izan dutenak.
    Esperientziak, orokorrean, anonimotasunaren alde egiten du; mugikorra erosi edo erostekotan duten horiek askotan epaituak sentitzen direlako eta konpromisoan izenak agertzeak, ez erantzutera bultzatzen dituzte; edo are okerrago, izena agertzen bada, beraiek ez dutela erosiko erantzun eta gero mugikorra erosten dute.
  • Oso garrantzitsua da formularioaren emaitzak familia guztiei zabaltzea modu bisual batean; ez soilik inkesta bete dituztenei, baizik ikastetxeko gainontzeko familiei ere. Alde batetik, inkesta bete dutenek eta konpromisoarekin bat egiten dutenek zelako babesa duten jakiteko eta bestetik, atzetik datozen familia horientzat oso interesgarria da emaitza jakitea, eredu bait dira seme-alaba zaharragoak dituzten familia horiek, bidea irekitzen doazelako.
  • Konpromisoa lortzeko inkesta urtean bitan egitea gomendatzen da; Gabonak aurretik bat eta uda aurretik bestea. Normalean, ikasturte osoa mugikorrik erosi gabe pasa dezaketen galdetzen da; baina kasu batzuetan, epe motzagorako konpromisoa eska daiteke, 6 hilabetetara edo gutxiago (adibidez DBH1 eta DBH2-ko taldeekin).

4. Talde Eragilea – bestelako kontuak: 

Taldearen oinarriak

  • Izena jarri taldeari: “Altxa Burua + ikastetxearen edo herriaren izena” jartzea proposatzen da.
  • E-posta helbide bat sortu, jakinarazpenak handik bidaltzeko eta baita jendeak taldearekin harremanetan jartzeko.  Altxaburua.eus e-posta nahi izanez gero, helbide honetan eskatu daiteke: gipuzkoa@altxaburua.eus

Ikastetxean elkarlana

  • Zuzendaritzarekin eta guraso elkartearekin bildu taldeko helburuak azalduz eta elkarlana proposatuz.
  • Zuzendaritza edota klaustroarekin hartu-eman zuzena bultzatu, irakasleek eta gurasoek dituzten ideia eta kezkak elkarbanatzeko eta zubiak eraikitzeko.
  • Ikastetxeko araudia ezagutu Smartphone eta Smarwatch-en inguruan eta proposamenak egin, behar izanez gero.
  • Ikastetxeko digitalizazio plana ezagutu eta ahal den neurrian, elkarlan bat sustatu.
  • Familien aurrean taldea aurkeztu, laguntzarako prestutasuna azalduz eta iradokizunak, ideiak, proposamenak jasotzeko atea irekiaz.
  • Gaiari lotutako formakuntzen berri jaso, lantzen ari badira eta beharrak helarazi (ikasle, guraso edota familientzat)
  • Ikastetxeak taldearen helburuekin bat egiten badu, Altxa Burua mugimenduaren atxikimendu adierazpena sina dezaten proposatu. Altxa Burua Gipuzkoan atxikimendu sinatu duten ikastetxe guztien dokumentuak jasotzen ari da, zerrenda bat osatuaz.

Auzo edo herri-mailan:

  • Taldea ezagutarazi bertako hedabideetan eta aurkezpena egin. Altxa Burua izena ezaguna da dagoeneko eta bertako partaide bezala agertu.
  • Taldeak aurrera daramatzan ekimenen berri eman hedabideetan.
  • Herrian egon daitezkeen beste ikastetxeekin harremanetan jarri taldea aurkezteko eta elkarlana sustatzeko.
  • Udalarekin batera, herriko taldeek hainbat ekimen martxan jar ditzakete:
    • “Gurea erabil dezakezu” kanpaina (lehenago aipatua)
    • Eraikuntza publikoetan Arnasgunearen kartela (lehenago aipatua)
    • Herriko aisialdi eta kirol-elkarteekin elkarlana (lehenago aipatua)
    • Ikastetxeetako formakuntzez gain, herri-mailako sentsibilizazio-ekintzak udalarekin batera adostu eta bultzatu.

Probintzia-mailako ordezkaritza

  • Herri bakoitzak bere probintzian ordezkaritza izatea bultzatzen da. Herri horretako eta dagokion probintziarekin zubi-lanak egin ditzan:
    • Taldea ezagutarazi bertako hedabideetan eta aurkezpena egin. Altxa Burua izena ezaguna da dagoeneko eta bertako partaide bezala agertu.
    • Taldeak aurrera daramatzan ekimenen berri eman hedabideetan.
    • Herrian egon daitezkeen beste ikastetxeekin harremanetan jarri taldea aurkezteko eta elkarlana sustatzeko.
    • Udalarekin batera, herriko taldeek hainbat ekimen martxan jar ditzakete:
      • “Gurea erabil dezakezu” kanpaina (lehenago aipatua)
      • Eraikuntza publikoetan Arnasgunearen kartela (lehenago aipatua)
      • Herriko aisialdi eta kirol-elkarteekin elkarlana (lehenago aipatua)
      • Ikastetxeetako formakuntzez gain, herri-mailako sentsibilizazio-ekintzak udalarekin batera adostu eta bultzatu.
    • Altxa Burua plataformak, baliabide, ekimen eta elkar-laguntza ugari partekatzen ditu eta oso lagungarria da taldeentzat bide hauetatik:
      • Probintzia bakoitzak Telegram talde bat sortau du eta bertan herri  bakoitzeko ordezkari bat egotea gomendatzen da. 
      • Altxaburua.eus webgunea
      • Taldeen material eta dokumentuen biltegia (Nextcloud); modu editagarrian talde guztien eskura, bakoitzak behar duen bezala moldatu ahal izateko.
      • Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroako hainbat herritan dago Altxa Burua eta hainbat topaketa egin ditugu.

        Topaketa horietara talde bakoitzeko 2-3 ordezkari joaten dira eta bertan kanpaina orokorrak martxan jartzen ditugu eta saretzea dute helburu.

Taldearen inguruan

  • Ikastetxe bakoitzean talde eragile bat egotea gomendatzen da.
  • Herri bakoitzean hainbat ikastetxe badaude, talde bana egongo da ikastetxe bakoitzeko eta paraleloan, herri-mailako beste bat ikastetxeetako ordezkariekin. Herri-mailako honetatik ordezkari bat egongo da probintziako taldean.
  • Bide luzeko ekimena da hau; taldekideek bere indarrak, lehentasunak eta helburuak ondo zehaztea komeni da.
  • Taldeko partaideen arteko harremana zaintzea oso garrantzitsua da, bolondres diren lanek beste erakargarritasun bat izan behar dute pertsonak gustora egoteko eta elkar-elikatzeko. Zentzu honetan, probintzietako topaketak oso baliagarriak dira indarberritzeko, askotan ikastetxe/herri baten egoera zaila izan daiteke eta beste herrietako esperientziak entzunez eta ideia berriak hartuz, pilak kargatuta bueltatzen da jendea.