Hezkuntza eta Osasun Sailari gutunak eta sinadura kanpaina

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailari gutunak bidaltzeko kanpaina abian jarri dugu. Eskaera argia da, smartphoneen erabilera haur eta nerabeetan lege bidez erregulatua izan dadin. Hiru ekintza planteatzen ditugu;

Hezkuntza sailera eskutitza bidali

Arautegi bat sortzea eskatuz, eskola mugikorrik gabeko arnasgunea izan dadin. Honen onurei buruzko ebidentzia sendoa da. Ikasguneetako langileei babesa emateko beharrezkoa.
Eskutitza eta jarribideak hemen dituzue.

Osasun sailera eskutitza bidali (AMAITUTA)

Osasun publikoko arazo bat dela ulertzen da. Sentsibilizazio kanpaina bat martxan jartzea eskatzen da, haur, gazte eta helduei zuzenduta, mugikorraren erabilerak izan ditzakeen eragin kaltegarriei buruz.

Sinadura bilketa

Hemen sinatzeko lotura zuzena

‘Mugikorrik gabeko arnasgunea’ kartelak

Eskoletarako lagungarri izan daitezken ‘Mugikorrik gabeko arnasgunea’ kartelak lortu hemen