Pantailak eta haurren osasuna: ebidentzian oinarritutako jardunaldia Bizkaiko Medikuen Elkargoan
Ekainaren 3an, Bizkaiko Medikuen Elkargoak eta Altxa Burua Bizkaiak antolatutako jardunaldian, haur eta nerabeen osasunean gailu digitalen erabilerak duen eragina aztertu zen, ebidentzia zientifikoan oinarrituta.
Jardunaldian Altxa Burua Bizkaiaren lana aurkeztu zen, eta Mirene Beriain pediatrak gaur egungo gomendio nagusiak azaldu zituen: pantailen erabilera goiztiarrak eta gehiegizko erabilerak loaren kalitatean, garapen neurologikoan, hizkuntzan, jarduera fisikoan, ikusmenean eta osasun mentalean izan ditzakeen ondorioak azalduz. Era berean, familiei eta hezkuntza-komunitateari zuzendutako prebentzio-neurriak eta erabilera osasungarria sustatzeko irizpideak partekatu ziren.
Bestalde, Silvia Cisnerosek hezkuntzaren digitalizazioari buruzko hausnarketa egin zuen, ikastetxeetan hartzen diren erabakiak interes komertzialetan baino, ebidentzia zientifikoan eta haurren ongizatean oinarritu behar direla defendatuz.
Jardunaldiaren amaieran, profesionalek, familiek eta hezkuntza-eragileek haur eta nerabeen garapen osasuntsua babesteko erakundeen, osasun-sistemaren eta hezkuntza-komunitatearen arteko lankidetza eta gizarte-ituna indartzeko beharra azpimarratu zuten.
Hitzaldi osoa hemen ikus dezakezue:
https://www.youtube.com/watch?v=5JfyflW2O-A

