Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere, ‘Altxa burua’

‘Zerua lapurtu dute!’ ipuin ilustratuaren diskorako abestiaren bideoklipa bidali digute.

Altxa burua…
Hor duzu zerua!
Altxa burua…
Lagunak ere hor dituzu!
“Altxa burua!” bideoklipa duzu hau, “Zerua lapurtu dute!” ipuin-ilustratuaren diskoan aurkituko duzun abestiarekin, lagun talde bikainaz elkarkanean osatua.
Zeru urdin infinitua, lagun asko eta askeak dituzu eta…
ALTXA BURUA!’

Eskerrik asko koadrila!
Maite zaituztegu pila-pila!

https://www.katxiporreta.eus

Hitzak: Leire Bilbao

Musika: Xabier Zabala

Ahotsak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta Ekintza Txiki Abesbatza

Koreografia: Izaskun Forcada Dantzariak: Izaskun Forcada, Virginia Garcia “Birtxi” (Aranzadi Zientzia Elkartea), Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta Betikoen kuadrila

Abestiaren grabaketa eta edizioa: Garikoitz Aranzabal Irudien grabaketa eta edizioa: TaPuntu Koooperatiba

2025eko urtarrilean Albaola Itxas Kultur Faktorian grabatua. Eskerrik asko zuen egurrezko habian goxo hartzeagatik