

Altxa burua!
Altxa Burua Gipuzkoa sarea osatu dugu, elkar lagundu eta indarra egiteko.
Sarea zabaltzen ari da etengabe.

Nor gara?
Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeak
Herri, eskola eta auzoetan elkartzen ari gara.
Altxa Burua Gipuzkoa sarea osatu dugu, elkar lagundu eta indarra egiteko.
Sarea zabaltzen ari da etengabe. Bilatu hemen zure herriko edo inguruko taldea.

Zer nahi dugu?
Lau helburuk batzen gaitu batik bat:
- Gure seme-alabei Interneterako sarrera duten gailuak ematea atzeratzea
- Eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea.
- Hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritutakoaren alde egitea
- Helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea, familiako erabileran eredu izan eta kontzientzia saretzea.

Nola egin?
Saretuz eta trebatuz
- Sareak eraikitzea; bakarrik baino, elkarrekin errazago egingo dugu.
- Eredu izan beharra dugu; helduengandik hasi beharko dugu lanketa.
- Hezkuntza digital eta tresna egokiak; arlo honetan ere hezi beharko dugu.
Urteko kanpaina onenaren argia Saria
2024. urteko kanpaina onenaren Argia Saria jaso du Altxa Buruak “Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina…
Donostian ere bai, “Gurea erabil dezakezu”
Hezkuntza eta Osasun Sailari gutunak eta sinadura kanpaina
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailari gutunak bidaltzeko kanpaina abian jarri dugu. Eskaera argia da,…
‘Mugikorrik gabeko arnasgunea’ kartelak
Hemen dituzue eskoletan jartzeko kartelak: Kartela JPG formatuan eta A3 tamainan Kartela PDFn eta A3…
Gurea erabil dezakezu
Saltoki eta udal eraikinetako telefonoa erabiltzeko egitasmoa duzue honako hau. Pegatina identifikagarria ikusten dutenean, haurrek…
Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida
EHIGE eta ALTXA BURUA!rekin batera 2023ko Durangoko azokan aurkeztu zuen Izarkomek gida hau. Gurasoontzako lagungarri…